Aliziaren omenezko lorategia diseinatu du Uribek Bilbon


Lewis Carrollen Alizia aintzat hartuta, Kirmen Uribek lorategi bat moldatu du Bilboko udaletxearen aurreko plazan. Baratzeak lurrean zabalik geratu den liburu baten itxura du, eta liburuaren orrialdeetatik ari dira ateratzen Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian liburuko pertsonaiak. Liburuari eta irakurketari egin nahi die gorazarre Uriberen diseinuak. Lorategia Bilboko Nazioarteko Lorategi Leihaketaren barruan kokatzen da, nahiz eta berau leihatik kanpo egon. Uribe epai-mahaian egon da Anjel Pavlovsky aktorea eta Benedetta Tagliabue arkitektoarekin batera.