“Bar Puerto” DVD-liburua, 10. urteurrenean


2001. urteko neguan hasi zuen bere bidea “Bar Puerto” ikuskizunak. Harrezkero hainbat herritan aurkeztu da. 2009ko urrian Bilboko Bidebarrieta liburutegian egin zen ekitaldia eta orain, 10. urteurrenean, DVD-liburua aurkeztu du Elkar argitaletxeak, testu eta abesti guztiak bilduz eta gaztelaniazko zein ingelesezko itzulpenekin.