Bilbao-New York-Bilbao Gallimard etxeak argitaratuko du frantsesez


Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao eleberria Gallimard etxeak argitaratuko du frantsesez, 2011ako urrian. “Du Monde Entier” deritzon bilduman ikusiko du argia. Bilduma horretan eman dituzte argitara, besteak beste, Philip Roth, Orhan Pamuk, Ian McEwan edo Antonio Tabucchiren liburuak. Bilbao-New York-Bilbao nobelari Espainiako Narratiba Saria eman zioten 2009an eta seigarren edizioa agortu du euskaraz.