Bilbao-New York-Bilbao hamalau hizkuntzatan


Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao (Elkar) eleberria bere bidea egiten ari da etengabe nazioartean. Bulgarieraz (Entusiast), serbokroazieraz (Geopoetika), albanieraz (Toena), georgieraz (Ilia University Press) eta errusieraz (Gernika) ikusi du argia, oraindik orain. Bilbao-New York-Bilbao liburuak Espainiako Narratiba Saria lortu zuen 2009an eta gaurdaino hamalau hizkuntzatan kontratatu da.

1525751_10202802773618884_856172428_n