“Bitartean heldu eskutik” katalanez


Bartzelonako Proa argitaletxeak Kirmen Uriberen poema-bildumarik handiena kaleratu berri du euskaraz eta katalanez. Bere baitan jasota datoz: Bitartean heldu eskutik, poema-liburua, Zaharregia, txikiegia agian egitasmorako idatziak eta poema berriago batzuk. Laia Noguera idazlea eta Jon Elordi Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea dira liburuaren itzultzaileak.