Brooklyn Book Festival eta Bowery Poetry Clubean


Uribek Brooklyneko Liburu Jaialdian parte hartuko du irailaren 22an, New Yorken. Patricio Pron eta Chang-Rae Lee idazleekin batera irakurketa eta solasaldi batean hartuko du parte, “Hiriak eta beren mamuak” lemapean. Iraolaren 23an, bestalde, Bowery Poetry Clubean irakurriko du, “Poet in New York” izeneko saioan.