Euskadiko orkestrak musika jarriko dio Bilbao-New York-Bilbaori


Euskadiko orkestrak Bilbao-New York-Bilbao liburuan oinarritutako kontzertuak emango ditu datorren denboraldian. Kirmen Uribe idazleak nobelako pasarte batzuk irakurriko ditu zuzenean eta orkestrak XX. Mendeko estatubatuar eta Euskal konposagileen lanak interpretatuko ditu; hala nola, Aaron Copland, Aita Donostia edo Leonard Bersteinenak. 2012ko martxoaren 6tik 9ra izango dira emanaldiak hegoaldeko lau hiriburuetan Lawrence Renes zuzendari gaztearen gidaritzapean.