“Insula” aldizkariak Bilbao-New-York-Bilbao nobelaren azterketa sakona egin du


Hispanismoaren alorrean erreferentea den Madrileko Insula aldizkariak hamar orrialde eskaini dizkio Kirmen Uriberen lana aztertzeari urte bukaerako zenbakian. Horrela, Iratxe Martinek “Historias, baladas y canciones en la poética y narrativa de Kirmen Uribe” izeneko artikulua idatzi du. Santiago Pérez Isasi Lisboako Unibertsitateko irakasleak, berriz, Bilbao-New York-Bilbaoren kritika sakona sinatu du. Azkenik, Paulo Kortazar kritikari gazteak idazleari berari egindako elkarrizketa luzea dator jasoa aldizkarian.