Jainko txiki eta jostalari hura. Aurkezpena New Yorken


Taldea 2003an izan zen lehenengoz New York hiriko Bowery Poetry Club aretoan, “Zaharregia txikiegia agian” izeneko lehen CD liburua estreinakoz aurkezten. Bob Holmanek eta Margaret Snyderek 2004ko poesia grabaketa onenetarikoen artean kokatu zuten lan hura. Eta besteak beste, Espainia, Frantzia, Irlanda, Alemania eta Estatu Batuetan eskaini zuten segidan ikuskizuna. 2006ko Donostiako Zinemaldian, gainera, Arkaitz Basterra zinegileak “Agian” izeneko dokumentala aurkeztu zuen, talde honen esperientzietan oinarrituta.

Orain, hamar urteren ostean, New Yorkera itzuliko dira eta CD liburu berriaren zuzenekoa aurkeztuko dute multimedia emanaldi berri baten bitartez Bowery Arts &science arewtoan, azaroaren 18an. Abestiak, poesia, musika eta ikus-entzunezko proiekzioak uztartzen ditu ikuskizunak. Hiru musikariak eta idazlea izango dira taula gainean, eta gitarra elektriko zein akustikoa, mandolina, biolina, sintetizadoreak, perkusioa, ahotsak eta poesia errezitaldiak entzuteko parada eskainiko dute.

http://www.newyorker.com/arts/events/above/that-tiny-playful-god-bowery-poetry-club

AZALAjainkotxiki_ONA_theorchard