Japoniako Subaru aldizkarian argitaratu du Uribek


“Okinawako leizeak” izeneko erreportajea argitaratu du Japoniako Subaru literatur aldizkariaren apirileko alean. Erreportajean Uribek Okinawako uhartera egindako bisita kontatzen du, armada estatubatuarraren baseak, II. Mundu gerrako zauri itxi gabeak, galtzear dagoen utxinagutxi hizkuntzaz aritu da. Nami Kanekok egin du euskaratik japonierarako itzulpena. Hilean behin nazioarteko idazle bat gonbidatzen dute aldizkarian idaztera. Martxoko alean Junot Diaz idazleak parte hartu zuen.