Jon Kortazar irakasleak Uriberi buruzko liburua argitaratu du ingelesez


EHUko euskal Literatura katedradun den Jon Kortazar irakasle eta kritikariak Kirmen Uribe idazleari buruzko liburua argitaratu du ingelesez Contemporary Basque literature: Kirmen Uribe´s Proposal (Iberoamericana-Veuvert) izenburupean. Liburuak Uriberen poesia eta eleberrigintza aztertzen du eta baita beste sortzaile batzuekin elkarlanean egindako multimedia sentikariak. Halaber, Kortazarrek azken urteotako euskal literaturari buruzko azterketa zabala bildu du liburuan. Egun, Bilbao-New York-Bilbao nobela AEBetako zenbait unibertsitateetan irakurgai dute.