Jon Kortazarrek Kirmen Uriberen literaturgintza aztertu du bere azken liburuan


Jon Kortazar EHUko literatura katedradun eta kritikariak Kirmen Uribe idazle bizkaitarren lana aztertu ditu saiakera batean. Ur Apalategik zuzentzen duen Utriusque Vasconiae argitaletxeak argitaratu du lana eta bertan Bilbao-New York-Bilbao nobela, Bitartean heldu eskutik poema-liburua eta Bar Puerto,bazterreko ahotsak egitasmoa (literatura, bideoa. musika eta ahozko historia biltzen zituen multimedia) aztertu ditu. Iberoamericana-Vervuert argitaletxeak Kortazarren lanaren ingelesezko itzulpena argitaratuko du aurki.