KIRMEN URIBE IOWAKO UNIBERTSITATEKO INTERNATIONAL WRITING PROGRAM-EAN EGONALDIA EGITEKO HAUTATU DUTE


Kirmen Uribe idazle euskalduna Iowako unibertsitatean egonadia egiteko hautatu dute, Etxepare Euskal Institutuaren babesaz, bertan antolatzen den International Writing Program egitasmoaren baitan. Programa honek, mundu osoko idazleak biltzen ditu abuztutik irailera, unibertsitatean programa literarioa antolatuz.
International Writing Program (IWP) mundu osoko idazleak lotzen dituen literatur espazioa da, nazioarteko literatura ikasgeletara eramanaten duena, idazle estatubatuarrak beste kultura batzuei aurkezten dizkiena, eta literatura-informazio zentro modura lan egiten duena. 1967tik hona, 150 herrialdetako 400 idazletik gora izan dira unibertsitatean egonaldiak egiten.