Kirmen Uribe San Franciscoko Headlands arte zentrura gonbidatua


Kirmen Uribe euskal idazlea San Francisco (Kalifornia) hiriko Headlands Center for The Arts zentrura gonbidatua izan da bi hilabeteko egonaldi baterako. Headland zentrura mundu osoko sortzaileak gonbidatzen dituzte (idazleak, musikariak, artista plastiko eta ikusentzunezkoak, arkitektoak eta diseinatzaileak) eta bertan beren egitasmoak aurrera eramateko baliabideak jartzen dizkiete. Uribek bere hurrengo liburua idatziko du bertan. Halaber, San Franciscoko badiako zenbait tokitan irakurketak eta hitzaldiak emango ditu, besteak beste, Stanfordeko unibertsitatean.