Kirmen Uribe txinerara itzulia


MusscheKirmen Uriberen Mussche eleberria (Susa, 2012) txineraz argitaratuko da 2015eko udazkenean. Lijiang Publishing House argitaletxeak kaleratuko du eta egilea bera Txinara gonbidatuko dute aurkezpena egitera.

1980an sortu zen Lijang argitaletxeak 5000 izenburu argitaratu ditu hogeita hamar urte hauetan. Hasiera hasieratik, munduko literatura itzultzen espezializatu ziren. Horrela, egile txinatarak editatzeaz gain Gunter Grass, Marguerite Duras, Thomas Mann, Yasunari Kawabata eta Octavio Paz itzuli dituzte, besteak beste.