Kirmen Uribek irabazi du XXIV. Elcorreo-Vocento kazetaritza saria


Kirmen Uribek irabazi du XXIV. Elcorreo-Vocento kazetaritza saria pasa den urteko abenduaren 26an EL Norte de Castilla egunkarian argitaratutako “Sobre el derecho a la individualidad” (Indibidualtasun eskubideaz) lanarekin. Artikulua Bilbao-New York-Bilbao eleberriko irakurleek egileari bidalitako mezu elektronikoetan eta David Grossman idazlearen saiakera batean dago oinarrituta. Aurretik Rosa Montero, Julio Llamazares, Luis Alberto de Cuenta edo Gurutz Jauregui idazleek lortu dute sari bera.