Kirmen Uribek Medellingo Nazioarteko Poesia Jaialdian hartuko du parte


Kirmen Uribe Euskal idazlea XXI. Medellingo Nazioarteko Poesia Jaialdira gonbidatua izan da. Aurtengo edizioa uztailaren 2tik 10era luzatuko da. Uribek lau irakurraldi emango ditu Medellinen bertan eta Bogotan munduko beste olerkari batzuekin batera, hala nola, Jack Hirschman (AEB), Agneta Falk (Suezia), Raphael Urweider (Suitza), Shailja Patel (Kenia), Louis-Philippe Dalembert (Haiti), Philip Hammial (Australia) edo Jidi Majia (Txina) olerkariekin batera. Horrez gain, errezital bat emango du Oriol Caro musikari kolonbiarrak lagunduta Bogotako R-101 antzokian. Medellingo Nazioarteko Poesia Jaialdia jaialdirik garrantzitsuenetakoa da mundu mailan eta milaka entzule hurbiltzen dira bertara poemak entzutera.