Kirmen Uribek poemak jarri ditu Kukuxumusuren kamiseta berrietan


Kirmen Uribek hiru poema berri idatzi ditu Kukuxumusuren T-Shirt/T-Short egitasmorako. Mikel Urmenetaren marrazkietan oinarrituta idatzi ditu olerkiok. Espido Freire idazleak ere parte hartu du proiektuan, hiru ipuin labur idatzita beste hiru kamisetetarako. Testuak kamiseten barrukaldean datoz eta irauli egin behar dira irakurtzeko.