Kirmen Uriberen Mussche (Susa, 2012) eleberria japonieraz argitaratuko du Hakusui Sha Tokioko argitaletxeak. Nami Kanekok itzuliko du euskaratik zuzenean. Halaber, idazle ondarroarraren zazpi poema argitaratu ditu Japoniako poesia aldizkari garrantzitsu batek, Shichosha izenekoak. Poemak, “Ibaia”, “Bisita”, “Ezin esan”, “Lehendakaria deserrian”, “Hizkuntza bat”, “Urrezko eraztuna” eta “Aparte-apartean” dira eta horiek ere Nami Kanekok itzuli ditu euskaratik.
Hemen aurrerapena: http://www.shichosha.co.jp/editor/item_1103.html
Egile beraren Bilbao-New York-Bilbao nobela japonieraz agertu zen duela pare bat. Mainichi egunkariak eta Vogue Japan aldizkariak urteko liburu onenen artean hautatu zuten.