Musscherentzat Juul Saria


Euskal Herriko ikastoletako 16-18 urte bitarteko ikasleek Kirmen Uriberen Mussche (Susa, 2012) eleberria hautatu dute irakurri dituzten liburuen artean gustokoen, Nafarroako ikastolen elkarteak antolatzen duen JUUL izeneko kanpainaren barruan.

Juul saria Gregie de Meyer idazle eta ilustratzaile flandriarraren omenez jaio zen (1951-1998), hark idatzitako ipuin bateko protagonista baita Juul, bullinga jasaten duen ume baten istorioa.

Adin desberdinetan, ikasleek ikasturtean zehar irakurri dituzten liburuen artean hautatzen dute gehien atsegin izan zaien liburua.