Bilbao-New York-Bilbao urteko 5 liburu onenen artean “Qué leer” aldizkariaren arabera


2010ean gaztelaniaz argitaratutako bost liburu onenen artean dago Kirmen Uriberen nobela Que leer literatura aldizkariaren arabera. Zerrendan aurrena J.M. Coetzerren Summertime ageri da. Bigarren, David Vann estatubatuararen Sukkwan Island. Hirugarren, Vargas Llosa Nobel saridunaren El sueño del celta. Laugarren dator Bilbao-New York-Bilbao. Zerrenda Ricardo Piglia argentinarraren Blanco nocturno eleberriak ixten du. Bilbao-New York-Bilbao 2008ko azaroan argitaratu zen euskaraz eta iaz gaztelaniaz, gailegoz eta katalanez ikusi zuen argia.