Rosalia de Castro Saria 2014


Kirmen Uribe idazlea Rosalia de Castro sarien hamargarren edizioan saritu dute. Galiziako PEN klubak bi urtean behin antolatzen ditu sari hauek, eta Argentinako Claudia Piñeiro, Mallorcako Antoni Serra eta Angolako Pepetela idazleak ere saritu dituzte 2014ko edizioan.

Luis González Tosar presidenteak, Miro Villar idazkariak, eta Marilar Alexiandre, Bieito Iglesias, Xosé Lois Garcia eta Xavier Castro Mertinez bokalek osatu dute epaimahaia.

Sari banaketa Santiagoko Unibertsitatean egingo dute, maiatzeko azken astean.

Rosalia de Castro sariak 1996an sortu zituen Galiziako PEN klubak, elkarteko presidente Carlos Casares zenean, eta bi urtean behin banatzen dira. Sari honen helburua, portugesez, galegoz, euskaraz eta katalanez nabarmentzen diren idazleak saritzea da. Lehen edizioan, Jose Saramago, Bernardo Atxaga, Gonzalo Torrente Ballester eta Joan Perucho saritu zituzten.