Times Literary Supplement astekariak Bilbao-New York-Bilbao goraipatu du


Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao eleberriari buruzko kritika on bat agertu da Londresko The Times Literary Supplement literatura astekarian. Ollie Brock kritikariak sinatu du kritika abuztuaren 12ko alean. Brocken hitzetan, “Uribek idazle askok lortu nahi duen hori lortu du arrakasta osoz: familia, kontakizun laburrak eta literatura lotzen dituen liburua idaztea, ahozko kulturan ondo errotua baina baita ere literatur kulturan; eta den-dena autokonplazentzia arrastorik gabe”.