Uribe Bruselako Passa Porta Literatura Jaialdira gonbidatua


Kirmen Uribek Bruselako Nazioarteko Passa Porta Literatura jaialdian hartuko du parte martxoaren 24an. Passa Porta Europa mailako literatur topaketarik garrantzitsuenetakoa da gaur egun. Bertako kazetari batek jendaurrean egingo dion elkarrizketan euskal idazlea Mussche izeneko bere azken nobelaz arituko da. Halaber, jaialdiaren aurengo leloa “Imagine” denez, militarismorik gabeko mundu bat irudikatuko du, non hizkuntza txikiek eta handiek toki bera izango duten.

Etxepare Institutuak eta EBrako Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzak lagundutako ekintza da.