Uribek albanieraz aurkeztu du Bilbao-New York-Bilbao Tiranan


Kirmen Uribek Tiranako Nazioarteko Liburu eta Arteeen Jaialdian hartu du parte. Bashkim Serhuk albanierara egindako itzulpena aurkeztu du bertan, herrialdeko Kultura ministroak eta Prec Zogaj eta Ylljet Alicka idazleek lagunduta. Aretoa mukuru betea zegoen. Bilbao-New York-Bilbao eleberriaren albanierazkoa Toena argitaletxeak eman du argitara.

Halaber, idazle ondarroarra herrialde hartako telebista eta prentsa idatziko kazetari garrantzitsuenek elkarrizketatu dute.