Wim Mertens eta Kirmen Uribe taulagainean Musscheren aitzakian


Wim Mertens piano jole flandriarra eta Kirmen Uribe elkarrekin taularatuko dira “Mussche” lan berria estreinatzeko. Izen bereko Uriberen eleberrian (Susa, 2012) oinarrituko da ikuskizuna eta Uribek berak nobelako pasarteak irakurriko ditu eta Mertensek beren beregi konposatutako musika joko du pianoan. Robert Mussche Flandesko  idazleak bere etxean hartu zuen Karmentxu euskal umea 36ko gerran. Keinu horrek elkartu ditu berriz ere idazle euskalduna eta musikari flandriarra.

Madrilen estreinatuko da eta Bilboko Arriagan eta Donostiako Kursaalen izango dira 2014ko martxoan.

http://www.teatroscanal.com/espectaculo/wim-mertens-kirmen-uribe-concierto/