Wim Mertens + Kirmen Uribe


Kirmen Uribe Wim Mertens pianojoearekin batera arituko da taula gainean elkarrekin moldatu duten ikuskizun berrian. Ikuskizunak Hitzak isilune luzearen ostean du izenburua eta bertan Mertensek Kirmen Uriberen poema argitaragabeei jarriko die oinarri musikala. Horrez gain, pieza instrumentalak ere joko ditu. Izenburua W.B. Yeatsen bertso lerro batetik dago aterata, “Speech after long silence: it is right” (hitzak isilune luzearen ostean: ez dago gaizki) eta berriz elkartzearen ideiari egiten dio erreferentzia. Bilbo, Euskalduna Jauregia, ekainak 9. Nazioarteko Poesia Jaialdia.