Ekidazu, lehoiek ez dakite biolina jotzen


Ekidazu, Lehoiek ez dute biolina jotzen
Elkar, 2003

ekidazuBada Abereta izeneko planeta bat; planeta horretan dago Ekidazu. Lehen astoen herrialdea zen, baina hainbat animalia gerturatu zaizkie azken urteotan. Ekidazuarrak beren musikazaletasunagatik dira famatuak, eta baita abenturazaleak direlako ere. Abentura horietako asko aurkituko ditu irakurleak liburu honetan.

Lehoiek ez dute biolina jotzen, hori gauza jakina da, baina astoek bai, astoek badakite biolina jotzen, eta txirula, eta gitarra, eta baita saxofoia ere. Bai behintzat Ekidazuko askotik. Ohitura omen dute txikitan astakume guztiei musika-tresnaren bat oparitzeko. Askoren esanetan, arrantza egiten baino lehenago ikasten dute Ekidazuko astoek musika jotzen. Ahohandi exageratuen esanetan, kumeak musika-tresna bat aldean dutela jaiotzen dira amaren sabeletik. Baina mundu guztiak daki exagerazioak gezur txikiak baino ez direla.

Kukubiltxo taldeak antzerki lan bat egin zuen horren inguruan. Eta antzerkiko musika-bandatik kantu eta musika piezarik ederrenak CD batean bildu dira.