Ez naiz ilehoria, eta zer?


Ez naiz ilehoria, eta zer?
Elkar, 2004

ilehoria-euAmirak ilehoria izan nahi du, filmetako aktoreen moduan. Izebarekin astero joaten zen zinemara Europara etorri aurretik. Gero, zinematik atera eta Europara begira jartzen ziren biak itsasertzetik. Orain itsasoaren beste aldetik idazten dizkio izebari gutunak.

Amira Marokotik etorri da, beste asko bezala. Berak, ordea, bere historia, bere ametsak eta bere bizipenak kontatzeko aukera izan du, Kirmen Uriberen eskutik. Hala, Amirak, atzerritik etorritako beste asko bezala, bere herriaz eta maite dituen pertsonez asko gogoratzen dela ohartaraziko digu. Nola garai batean bere izebarekin Europari begira egoten zen, eta nola orain bere herriari eta oroitzapenei begira egoten den bere gogoetetan.

Eta kontatuko digu nolako penak eta zailtasunak dituen bere eguneroko bizitzan, bere ametsak eta nahiak. Ikusaraziko digu desberdintasuna, beste gauza askoren artean, dibertigarria ere izan daitekeela, eta aberasgarria, munduari begiratzeko modu berriak eskaintzen dizkigulako.

 

Edizio guztiak

Ez naiz ilehoria, eta zer?

Editorea: Elkar
Urtea: 2004
ISBN: 978-84-9783-154-3
Orrialdeak: 30
Hizkuntza: Euskara

No soy rubia, ¿y qué?

Editorea: Editores Asociados
Urtea: 2004
ISBN: 84-246-6062-5
Orrialdeak: 30
Hizkuntza: Gaztelania

No soc rossa, i qué?

Editorea: Galera
Urtea: 2004
ISBN: 84-246-5062-x
Orrialdeak: 30
Hizkuntza: Katalana

Eu non son loira, ¿e qué?

Editorea: Galaxia
Urtea: 2004
ISBN: 84-8288-715-7
Orrialdeak: 30
Hizkuntza: Galiziera

Nun son rubia, ¿y qué?

Editorea: Llibros del pexe
Urtea: 2004
ISBN: 84-96117-36-7
Orrialdeak: 30
Hizkuntza: Asturiera