Garmendia eta Fannyren sekretua


Garmendia eta Fannyren sekretua
Elkar, 2006

garmendia-sekretuaGarmendia pistolari famatuak badu lagun mexikar bat, Amelio, eta badu ezkutuko maite bat, Fanny. Behin Fanny desagertu egin zen, eta gutun bat bidali zuen, Italian zegoela jakinaraziz. Garmendiaren senak bere maite kutuna arriskuan zegoela aditzera eman zion, eta, bitan pentsatu gabe, Italiara abiatu zen Ameliorekin. Abentura, intriga, umorea, idazketaren finezia… horiek guztiak dira Kirmen Uriberen narrazio honetan lehen kolpetik sumatzen diren ezaugarriak. Eta hori eskertzekoa da beti.