Bitartean heldu eskutik


eskua-euBitartean heldu eskutik Susa, 2001“Gabriel Arestiren Harri eta Herri zein Bernardo Atxagaren Etiopia lanekin batera, Kirmen Uriberen Bitartean heldu eskutik (Susa, 2001) dugu euskal irakurleen artean arrakasta handien izan duen poemategia”, horrelaxe dio Basqueliterature.com atariak Bitartean heldu eskutik poema-liburuari buruz. Izan ere, hainbat edizio agortu ditu eta hainbat musikarik hartu dituzte bertatik poemak musikatzeko. Nazioartean ere izan du itzala. Aldizkari entzutetsuetan eta poesia-antologiatan agertu dira liburuko poemak. AEBtan argitaratzen zen euskarazko lehen poema-liburua da berau. “Poetaren bat irakurleen aurrean biluzten ikusi nahi baduzue, Danteren infernu hartan iragartzen zen bezala, gal ezazue esperantza oro. Baina poetaren bat egia esaten ikusi nahi baduzue, irakurri Bitartean heldu eskutik”, Gara. “Bitartean heldu eskutik estetika berri bat agertzera dator, gorputzarekin oso lotua. Gorputza eta hitza bilduz, Kirmen Uribek zazpi atal nagusiko eszenatoki berezia egin du: gorputza, memoria, sexua, besteak eta ni multiplikatua, hizkuntzaren mugak, literaturaren eta artearen arteko elkarrizketa, bizitza”. El Pais. “Eta konturatu naiz ezer ez garela arriskurik gabe, / atea zeharkatzerik ez, itsasoratzerik ez, maitalerik ez” idatzi digu Uribek, eta ohikoa ez zaigun poesia idatzi digu, prosaraino joan daitekeen zubi bat erabiliz, xalotasuna muturreraino eramanez bere gogoeta jarioari atea zabaliz. Mendia eta itsasoa, herria eta hiria, bizitza eta heriotza, iragana eta orainaldia, maitea eta mina uztartuz. Kaosari itxura ematen ahaleginduz. Gizakia munduaren neurrira ekarri nahiz. Zenbaitetan, biribila iruditu zaigu emaitza. Beste batzuetan, ez hainbeste. Baina lortu du irakurlea bere munduan murgilaraztea, bere gogoeta eta irudien biluzte jokoan aritzeko gogoa gugan piztea. Joko hori xake partida bat moduan irudikatu dugu, gainera, hodei arteko Gabriel Arestiren eta Marcel Duchampen arteko hori legez. Partida galtzea ezinezkoa iruditu zaigu amaieran. Xake-mate”, Euskaldunon egunkaria. “Historia zatiak dira, ongi ordenatuta daudenak, hasieratik bukaeraraino. Indar handia hartzen dute, gainera, bukaeran, eraginkorra izan nahian. Historia zatiak dira, osorik hartu behar direnak, bakoitza bere erritmo eta doinuaz. Kontuak dira, ipuinak, kontakizunak. Baina gogoetaren atea irekitzen dute, poema horien azpitik bizitzaren ibaia baitoa handiturik. Ihesi doaz hodeiak. Neguko eguzkiaren usaina maindireek. Goiz da oraindik”, Diario vasco. “Bitartean heldu eskutik tituluak apaltasunez aurreratzen du barruan datorrena: heriotza bitartean, “egun haundia” datorren bitartean, bizitzari eutsi behar diogula, bere argilun eta gazi-gozo guztiekin. Poetak bere kezka existentziala agertzen du zenbait lerrotan, maitasunaren hegada ixila, iraganaren aingura, eta beste hainbeste amaraun. Horretarako ironia erabiltzen du tarteka, edo narrazioa, hitz laua, zuzena. Poeta irakurlearengandik horrenbeste urrundu den garai hauetan, eskertzen da zubi bat, zubi berri bat, non hitzak bere jatorrizko balioa eskuratzen duen”, Deia. “Bere poemak argi eta oroimenezko itsasargiak dira”, Los Angeles Times Book Review. “Ezohikoa den sakontasuna du bere adineko idazle batentzat”, Booklist.

Edizio guztiak

Bitartean heldu eskutik

Argitaletxea: Susa

Urtea: 2001

ISBN: 84-95511-48-7

Orrialdeak: 97

Hizkuntza: Euskara

Mientras tanto dame la mano

Argitaletxea: Visor

Urtea: 2004

ISBN: 84-7522-548-9

Orrialdeak: 156

Hizkuntza: Gaztelania

Mientras tanto cógeme la mano

Argitaletxea: Visor

Urtea: 2008

ISBN: 978-84-7522-548-7

Orrialdeak: 156

Hizkuntza: Gaztelania

Entre-temps, donne moi la main

Argitaletxea: Castor Astral

Urtea: 2006

ISBN: 2-85920-640-X

Orrialdeak: 131

Hizkuntza: Frantsesa

Meanwhile take my hand

Argitaletxea: Grawywolf

Urtea: 2007

ISBN: 978-1-55597-458-9

Orrialdeak: 129

Hizkuntza: Ingelesa

Mentrestant agafa’m la mà

Argitaletxea: Proa

Urtea: 2010

ISBN: 975-84-8256-946-8

Orrialdeak: 189

Hizkuntza: Katalana

А пока возьми мою руку

Argitaletxea: Издательство Герника

Urtea: 2010

ISBN:978-5-91600-004-7

Orrialdeak: 159

Hizkuntza: Errusiera

(Bitartean heldu eskutik)

Argitaletxea: Издательство Герника

Urtea: 2010

ISBN:–

Orrialdeak: —

Hizkuntza: Georgiera