Kirmen Uribe“euskal kulturaren enbaxadore” izendatu zuen Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Sariko epaimahaiak 2023an. Izan ere, haren lanek itzal handia lortu dute hala Euskal Herrian nola erbestean. Bere liburuak hogeita bost hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira, eta prestigio handiko argitaletxeek kaleratu dituzte, besteak beste Gallimardek Frantzian, Berlin Verlag-ek Alemanian, Hakusuishak Japonian eta Coffee House Pressek Estatu Batuetan. Bere testuak The New Yorker, The Paris Review eta beste hainbat aldizkaritan argitaratu dira.
Bi poema-liburu argitaratu ditu: Bitartean heldu eskutik (Susa, 2001, Kritika Saria) eta 17 segundo (Susa, 2019). Lau eleberriren egilea da: Bilbao-New York-Bilbao (Elkar, 2008, Espainiako Narratiba Saria eta Kritika Saria), Mussche (Susa, 2012), Elkarrekin esnatzeko ordua (Susa, 2016, 111 Akademia Saria eta Kritika Saria) eta Izurdeen aurreko bizitza (Susa, 2021, Kritika Saria).
2018an New York Public Libraryko Cullman Centerreko beka jaso zuen. Harrezkero New Yorken bizi da, eta New Yorkeko Unibertsitateko (NYU) sormen-idazketako masterrean Writer in Residence da.
Literaturaz gain, beste diziplina artistiko batzuekin ere lan egin du. Bere obran oinarritutako Karmele filma 2025ean estreinatu zen, eta Saturraran opera 2024an. 2018an, Bilboko Arte Ederren Museoko bilduma berrantolatu zuen ABC izeneko erakusketa apurtzailean. Astero egiten du podcast bat Berria egunkarirako.