Elkarrekin esnatzeko ordua


elkarrekin-esnatzeko-orduaEgiazko pertsonaiak eta gertakariak dira Kirmen Uriberen hirugarren eleberriko kontakizuna bilbatzen dutenak, Karmele Urresti eta Txomin Letamendi sendiaren askatasun egarri eta erresistentzia bipila.

Gerra galdua zelarik Euskal Herrian, Karmele erizain ondarrutarrak eta Txomin musikari bilbotarrak elkar ezagutu zuten Eresoinka taldean, Paristik gertu, Belloy jauregian; eta han topo egin zuten aspaldiko lagun batzuek ere: Antonio Gezala pintoreak eta Manu Sota idazleak.

Alemaniarrek Frantzia okupatu baino lehen Letamendi-Urresti senar-emazteek ihes egin zuten Caracasera, baina Agirre Lehendakariaren agindu batek atzera bueltan ekarri zituen Bilbora 1943an, zerbitzu sekretuetan faxismoaren aurka borrokatzera.

Familia baten bizipenak jasoz, ametsen eta ezintasunen kronika nobelatua da hau, XX. mendeko gure historiaren atal berezi bat.