Nire ametsetan hogei urte duzu beti
2024En mis sueños siempre tiene veinte años (Nire ametsetan hogei urte duzu beti) Kirmen Uribek 1999 eta 2024 urteetan idatzitako poemen bilduma elebiduna da (Euskara-Gaztelania). Bertan dator Saturraran
operaren libreto argitaragabea, Bilboko Arriaga Antzokian 2024an estreinatua, Juan Carlos Perezen musikarekin. Askotariko konposizioak dira, formaz anitzak, hala nola poema narratiboa, tanka japoniarra, glosa edo abestia. Gaiei dagokienez ere askotarikoak, naturarekin dugun harremana, ezberdintasuna, maitasunaren eta adiskidetasunaren hauskortasuna, galera, gerren suntsipena edo drogen menpekotasuna jorratzen dituzte, besteak beste.
Azala: Spencer Ostrander.
EZ DA EGIA
Ez da egia. Ez naiz aldatu.
Nire ametsetan
hogei urte duzu beti.
Aipamenak
Kirmen Uriberen poesia unibertsala eta intimoa bihurtu da. Horregatik hitz egiten digu munduaz, irakurritako liburuez, entzundako kantuez eta bizitzako gauza txikiez