Izurdeen aurreko bizitza

Euskal kondaira zahar baten arabera, izurdeak, garai batean, pertsonak izan ziren. Izurde bilakatu ziren laminen maitale izatearren. Eta behin gorputzez aldatuta, ezin berriz lehengora itzuli. Migranteari ere gertatzen zaio halakorik herrialdez aldatzen denean. Mudatzen zaio bizitza eta ezinbestean baita atzean utzitakoarekiko lotura ere.

Info gehiago

ARGITALPENAK

BIOGRAFIA

Kirmen Uribe Ondarroan jaio zen arrantzale familia batean. Gasteizen ikasi zuen Euskal Filologia eta Literatura Gonbaratuzko graduondokoa burutu zuen gero Gasteizen bertan eta Trenton. Bi poema-liburu ditu: Bitartean heldu eskutik (2001, Susa, Kritika Saria) eta 17 Segundo (Susa, 2019). Eta hiru eleberri: Bilbao-New York-Bilbao (Elkar 2008, Espainiako Narratiba Saria eta Kritika Saria), Mussche (Susa, 2012) eta Elkarrekin esnatzeko ordua (Susa, 2016, 111 Akademia Saria eta Kritika Saria).  Hainbat hizkuntzatara itzulia, bere liburuak kalitatezko argitaletxeek atera dituzte munduan zehar, hala nola Gallimard (Frantzia), Hakusuisha (Japonia)  edo Coffee House Press etxeek (Estatu Batuak). Bere lanak The New Yorker edo The Paris Review bezalako aldizkarietan agertu dira. 2017an Iowako Nazioarteko Idazleen Programarako (IWP) hautatu zuten, eta 2018an New Yorkeko Liburutegi Publikoak idazketa beka eman zion. Geroztik, New Yorken bizi da. Handik, astero idazten du podcasta Berria egunkarirako.

SARE SOZIALAK ETA AGENDA

Ekitaldiak, aurkezpenak, denetarik …

Idazle bezela egunerokoa New York-etik, podcast-ak …

Bideoteka txiki bat, elkarrizketak, ekitaldiak …

Agenda: aurkezpenak, hizketaldiak, jardunaldiak, …

KONTAKTUA


    Atzerriko eskubideekin lotutako edozein eskaerarako Pontas Literary & Film Agency