Bilbao-New York-Bilbao Elkar, 2008 Haize berria dakar Kirmen Uriberen azken liburuak. Kontagintza-mota ohikoak alde batera utzita, autofikzioaren bidetik jo du bere lehenengo eleberri hau idaztean, errealitateko datuak material literario moduan erabiliz, fikzioaren baliabideen bitartez historia ere istorio bihurtuz eta egilea bera bere kontakizunaren objektu bihurtuz.
Loiun abiatu eta JFK aireportura iristen den hegazkin-bidaia bat da, berez, Bilbao-New York-Bilbao eleberri hau. Baina, hegaldiarekin batera, hiru belaunaldiren historia kontatzen zaigu: aitona-amonei dagokien gerraurrekoa, gurasoen sasoiko frankismoarena, eta idazlearena berarena, XIX. mendean hasi eta XXI.eraino doan epopeia txiki baten moduan; batetik besterako lokarri, Aurelio Artetaren koadro bat, eta haren inguruko gorabeherak.
Fikzioaren eta errealitatearen arteko mugan jolasean, hainbat istorio, oroitzapen, gogoeta erabiliko du egileak, baita nobelaren sortze-prozesua azaldu ere, bizitza bera den bezalako mosaiko bat eraikiz material ugarirekin: gutunak, emailak, egunerokoak, poemak… Itsasoari loturiko bizimodu galtzoriko bati egindako aitortzarekin batera, bizitzari berari eta gizatasunari eskainitako omena.
Sendotasun intelektuala eta hunkidurarako gaitasuna uztartuz, planteamendu literario ausarta eta irakurlea limurtzen duen idazkera samurra konbinatuz, gogoan gelditzen den artelana burutu du Uribek, euskal letretan leku nabarmena irabazi eta zeresana emango duena. Jaitsi lehenengo kapitulua (PDF) “Badaude guztiz bestelako liburuak ere. Adi-adi irakurtzen dituzu eta, hala ere, batzuetan sentitzen duzu galduta zaudela. Leku berri batera ailegatzen zarenean bezala, begiak zabaltzen dituzu ñabardurak ez galtzeko. Sentitzen duzu bidaiaria zarela, baina oraingoan bidea ez duzu ezagutzen. Irakurtzen ari zarena ez da liburu arrunta. Nobela itxura dauka baina besterik ez. Itxurak ez dira batere fidagarriak. Aurrera egiten duzu, poliki-poliki, eta konturatzen zara mundu berri batean sartzen ari zarela. Ixten duzu liburua, gauero, eta begiak itxi bezain pronto, gogoan hartzen duzu beste leku batean egon zarela. Mundu ezberdin batean. Mundu literario batean. Eta hara itzuli nahi duzu. (…) Hortxe dago liburu bat aparteko lan bihurtzen duen gakoa, ene ustez”, Gara. “Kirmen Uribe idazle trebea da. Trebea, testuak idazteko erraztasuna duelako, baina, baita ere, emozioak eta sentimenduak sortzeko klabeak oso ondo kontrolatzen dakielako”, El Correo. “Bikaina. Irakurleek besarkada bat gisa eskertzen dugun nobela”, El País. “Ederra… Badu dohain berezi bat tradizioa maitatzeko folk itxura eman gabe, eta modernoa izateko, aurretik izan zirenak ahaztu gabe”, ABC. “Manifestu baten indarraz datorren nobela”, El Correo.
Edizio guztiak
Bilbao – New York – Bilbao
Editorea: Elkar
Urtea: 2008
ISBN: 978-84-9783-641-8
Orrialdeak: 207
Hizkuntza: Euskara
Bilbao – New York – Bilbao
Editorea: Seix Barral
Urtea: 2010
ISBN: 958-42-2424-7
Orrialdeak: 207
Hizkuntza: Gaztelania
Bilbao – New York – Bilbao
Editorea: Ed. 62
Urtea: 2010
ISBN: 978-84-297-6533-5
Orrialdeak: 189
Hizkuntza: Katalana
Bilbao – New York – Bilbao
Editorea: Ed. Xerais
Urtea: 2010
ISBN: 978-54-9914-100-8
Orrialdeak: 207
Hizkuntza: Galiziera
Bilbao – New York – Bilbao
Editorea: Círculo de lectores
Urtea: 2010
ISBN: 978-84-672-3922-5
Orrialdeak: 193
Hizkuntza: Gaztelania
Bilbao – New York – Bilbao
Editorea: Planeta Colombia
Urtea: 2010
ISBN: 978-84-322-1280-2
Orrialdeak: 207
Hizkuntza: Gaztelania
O dois amigos
Editorea: Planeta Manuscrito
Urtea: 2011
ISBN: 978-989-657-148-1
Orrialdeak: 184
Hizkuntza: Portugesa
Bilbao – New York – Bilbao
Editorea: Booket, Seix Barral.
Urtea: 2011
ISBN: 978-84-322-5092-7
Orrialdeak: 207
Hizkuntza: Gaztelania
Bilbao – New York – Bilbao
Editorea: Butxaca Edicions 62
Urtea: 2011
ISBN: 978-84-9930-286-7
Orrialdeak: 189
Hizkuntza: Katalana
Bilbao – New York – Bilbao
Editorea: Gernikapress
Urtea: 2011
ISBN:
Orrialdeak:
Hizkuntza: Errusiarra
Bilbao – New York – Bilbao
Editorea: Ilia University Press
Urtea: 2011
ISBN:
Orrialdeak:
Hizkuntza: Georgiera
Bilbao – New York – Bilbao
Editorea: Gallimard
Urtea: 2012
ISBN: 978-2-07-013132-7
Orrialdeak: 238
Hizkuntza: Frantsesa
Bilbao – New York – Bilbao
Editorea: Enthusiast
Urtea: 2012
ISBN:
Orrialdeak:
Hizkuntza: Bulgariarra