Mussche
2012Kirmen Uriberen bigarren nobela 1937ko maiatzean abiatzen da, milaka haur Santurtziko portutik erbestera atera dituztenean; haien artean dago Karmentxu, zortzi urteko neskatoa, Flandriako Gante hirian babesa hartuko duena Robert Mussche idazlearen etxean. Musschek bi adiskide bihotzeko ditu: Herman Thiery eskolako laguna (Johan Daisne goitizenez poeta eta nobelagilea) eta Vic Opdebeeck emaztea. Bigarren Mundu Gerrako garaia, euren arteko maitasunak, justizi egarriak eta oroitzapenek osatzen dute eleberri hunkigarri honen hezurdura.
Japoniako urteko itzulpen onena
Edizioak
Aipamenak
«Nobela zirraragarria lehen lerrotik azkenera arte”.
“Kirmen Uribe 200 orrialdetan istorio on bat kontatzeko gai den idazlea da, askok bi aldiz behar dutenean emaitza bera lortu gabe. Liburua bera ezaugarritzen duen soiltasunarekin idatzita dago eta ez gaitu inoiz axolagabe uzten”.
“Emmanuel Carrère eta JM Coetzeeren estetikari hertsiki lotuta, Kirmen Uribek laster desagertutako lagun bati omenaldia egin nahi izan dio, hari zuzenduta dago, ia xuxurla batean, eleberriaren narratzailea, oroimenari buruzko istorio hunkigarri bat kontatzeko”.