Elkarrekin esnatzeko ordua
2016Egiazko pertsonaiek eta gertakariek bilbatzen dute Kirmen Uriberen hirugarren eleberriko kontakizuna: Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren askatasun egarria eta erresistentzia bipila.
Gerra galdua zelarik Euskal Herrian, Karmele erizain ondarrutarrak eta Txomin musikari bilbotarrak Eresoinka taldean ezagutu zuten elkar, Paristik gertu, Belloy jauregian; eta han topo egin zuten aspaldiko lagun batzuek ere, Antonio Gezala margolariak eta Manu Sota idazleak.
Alemaniarrek Frantzia okupatu baino lehen Letamendi-Urresti senar-emazteek ihes egin zuten Caracasera, baina Agirre lehendakariaren agindu batek atzera bueltan ekarri zituen Bilbora 1943an, zerbitzu sekretuetan faxismoaren aurka borrokatzera.
Familia baten bizipenak jasoz, ametsen eta ezintasunen kronika nobelatua duzu hau, XX. mendeko gure historiaren atal berezi bat.
Espainiako Kritika Saria (Narratiba euskaraz).
111 Akademiaren Saria 2016ko liburu onenari.
Edizioak
Aipamenak
"Kirmen Uriberen prosa zuzen eta zehatzak ez gaitu engainatu beharrik: zehaztasunaren fruitua da, ez sinpletasunaren fruitua. Uribe idazle kosmopolita eta sofistikatua da. Talentu handiko idazlea, benetakoa".
"Beharrezko liburu bat".
"Gaur egungo literatura onenaren ildotik".